Abian da 23. Korrika . Euskal herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimenak, 2500 kilometro baino gehiago egin ondren, 11. egunean emango dio amaiera Baionan.
Jarduera berezi askoko egunak dira hauek, eta hurrengo ostiral eta larunbatean kalera aterako dugu ospakizuna Axularreko kideok.
Ostiralean, goizeko 10:00ean, KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu Aieteko auzoan eta bertara etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu gurasoei.
Izena emateko, galdetegi hau bete beharko duzue.
Bestalde, larunbatean, arratsaldeko 19:00ean. 23.korrikako 2575.kilometroaren zati batean, Antiguoko tunelaren sarrean (Kontxa Hondartzaren aldean), Axular Lizeoak hartuko du lekukoa. Aurten lekukoa eramango duten gure ordezkariak Juan Luis Unzurrunzaga, Gero Axular Dantza Taldearen eskutik euskal kultura zabaldu eta bultzatzen urte ugari daramatzan gure kidea eta Batxilergo 2ko ikaslea den Amaia Cascante izango dira.
Ikastolako komunitate osoa gonbidatu eta animatzen zaituztegu Kontxan, batzen eta desberdin eta bakar egiten gaituen euskararen alde harrotasunez eta poztasunez elkarrekin korri egitera.
IKA IKA IKA, BADATOR KORRIKA!
]]>Datorren ekainaren 22an, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI), VII. Batzarra Iruñan ospatuko du.
VI. Batzarra 2009. urtean izanda, hamabost urte luze igaro ditugu gizartean eta baita ikastoletan aldaketa nabarmenak emanez. Gaur egungo testuingurua eta erronkak ezberdinak izanda, ezinbestekoa dugu ikastolen etorkizuna irudikatu eta zer nolako eredua nahi eta behar dugun ere eraikitzea.
Horrela, gure ikastola, ikastolen mugimenduaren kide eta partaide izanda, NONDIK GATOZEN, NON GAUDEN eta NORA JOAN NAHI DUGUN ere gure hezkuntza komunitatearekin batera jaso eta EHIri helaraztea nahiko genuke.
Horretarako, EHI-k finkatutako egutegiari erantzun nahian, hurrengo kronograma diseinatu dugu:
Horrela, martxoaren 19an arratsaldeko 17:00etan bilera egingo dugu ikastolako azken solairuan, guztion ekarpenak jasotzeko eta hauek eztabaidatuko ditugu EHIri helarazteko.
Izena emateko, galdetegia hau bete ezazue.
Dokumentu honetan Ikastolen Batzarren inguruko informazio gehiago kontsulta dezakezu.
]]>Atzo 2023-2024 kurtsoko Axularreko Gazte Legebiltzarraren saioa egin genuen. LH 6 eta BATX2 bitarteko gela bakoitzeko bina ordezkari hautatu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara joan ginen telefono mugikorrek ikastolako bizitzan duten eraginaz eztabaidatzeko asmoz. Gainontzeko ikasleek geletatik streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan zuten saioa.
Gaia sakon aztertu ondoren bi adostasunetara iritsi ziren; mugikorren gaiaren inguruan prebentzioa behar-beharrezkoa dela eta txikitatik hasi behar direla honelako saioak antolatzen. Bestetik, ikasleek mugikorren erabilera egokian hezitzeko saioak behar dituztela, baita hainbat aplikazioren inguruko jakintza ere.
Gazteen Legebiltzar proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.
]]>Gaurko egunean Hezkuntza Sailak bultzatutako STESSIE (Erasmus +) proiektuaren Europako arduradunak izan ditugu ikastolan. Estatuko hainbat tokitako eta Bulgaria, Serbia edo Malta bezalako herrialdeetako hezkuntzan adituak diren profesionalek gure ikastolak ikasgeletan iklusioari eta aniztasunari ematen dion tratamendua gertutik ezagutu nahi izan dute.
Zuzendaritza taldeko hainbat kiderekin bildu ondoren, ikasleekin eta irakasleekin partekatu dute goiza.
Ohore handia da gure hezkuntza-komunitate osoarentzat nazioarteko profesionalek gure ikastola erreferentziatzat hartzea.
]]>Donostiako Udaleko Lankidetza Saila uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak hartzeko interesa duten familien bila dabil.
Oporrak bakean programak haur errefuxiatuak familia donostiarretan harreran hartzea du helburu. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia donostiarrek herri sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera dute.
Aurten 38 urte beteko dira Saharako haurren lehen taldea Donostiara etorri zenetik. Zoritxarrez, egoera ez da aldatu eta Aljeriako kanpamentuetan errefuxiatu gisa bizitzen jarraitzen dute.
Martxoaren 20an arratsaldeko 17:30ean informazio bilera bat eskainiko da Donostiako Udaletxean. Anima zaitez!
Dokumentu honetan informazio osoa kontsulta dezakezu.
Informazio gehiago: 943481471 / 630533468 edo oporrakbakean@donostia.eus
]]>Aste mugitua eta ederra dugu aurretik.
Ikastola murgilduta dagoen #geroa2030 eraldaketa pedagogikoa proiektuaren barruan eta gure pertsona ereduari, euskalduna eta mundura irekia dagoenari erantzunez, DBH4ko ikasleak Goes-en (Herbeheretan) ditugu urtero aurrera eramaten dugun trukaketa programa barruan. Honi jarraipena emanez, DBH3ko familiek, asteazkenetik aurrera Bordeletik etorritako ikasleak jasoko dituzte gure etxeetan astean zehar kultura, jakintza eta kirolarekin lotutako ekintza ezberdinetan parte hartuz. Asteari amaiera emateko, Batxilergoko 1.mailako talde bat Irlandara abiatuko da.
Ordurarte, Aretten (Frantzian) eskiatzen ditugu DBH3.mailako gure ikasle eta irakasle talde bat.
Ostegunera iritsita Axularreko Gazte Lege Biltzarreko saio berri bat izango dugu eta gure geletako ordezkariak Gipuzkoako Lege Biltzarretara hubildu eta streaming-en bitartez geletan emanez ikaskide guztiek aurrez geletan landutako gaiak eta argudioak nola defenditzen dituzten ikusiz. Oraingoan, mugikorren erabilpenaren inguruan arituko dira ikasleen osoko bilkuran.
Egun berean, Hezkuntza Sailak Erasmun Plus programaren barruan bultzatu duen STESSIE proiektuko Europatik etorritako arduradunak izango ditugu ikastolan, aniztasunari eta integrazioari nola erantzuten diogun ezagutzeko. Ohorea dugu, Madril, Valentzia, Bulgaria, Serbia, Malta eta bestelako lurraldeetatik hezkuntzan adituak diren profesionalek Axular Lizeoa erreferente bezala hartu eta guregana hurbiltzea.
]]>Martxoaren 14ean 23. Korrika hasiko da. Ikastolak kilometroa erosi du Kontxan eta bertan lekukoa eramango duen ikastolako ordezkaria Gero Axularreko Juan Luis Unzurrunzaga izango da.
Urte asko daramatza Gero Axular Dantza Taldearen eskutik, euskal kultura zabaldu eta bultzatzen, eta erakutsitako konpromezuaren errekonozimendu polita izango du martxoaren 23an, larunbatean, Donostiatik Korrikako lekukoa eramanez.
Zorionak Juan Luis eta une berezi honetaz goza dezazula espero dugu.
]]>Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna da, baita euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta gaur egun dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Ikastolan ere bere lekua eman nahi izan diogu egun honi eta hainbat jarduera egin ditugu etapa guztietan.
Zorionak, neskak! Gaur eta urteko beste 364 egunetan ere!
]]>Aurten berriro ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak argitaratzen duen Estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatuen rankinaren 25.edizioan onenen artean dago.
Ikasturte honetako zerrendan gure ikastola lehenengo 50 ikastetxe pribatu eta itunpekoen artean agertzen da, 49. postuan hain zuzen ere. Gipuzkoako lehenengo postuan gaude eta Euskadiko bosgarren postuan, 100 puntutik 86 puntu lortu ditugularik.
27 irizpide izan dira zerrenda hau egiteko kontuan hartu direnak, 3 taldetan banatuta: irakaskuntza-eredua, hezkuntza-eskaintza eta baliabide materialak.
Gure hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste oso ona da. Zorionak guztioi!
]]>Urtero bezala, gure ikasleek First Lego League Euskadiko finalean erakutsi duten talentua izugarria izan da.
Izan ere, aurreko aste hauetan eta eta First Lego League EXPLORE robotika programaren baitan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ahalegin handiz aritu dira lanean beren proiektuetan. Joan den ostiralean epaimahai baten aurrean aurkeztu ondoren, asteburu honetan Laia Alzuri, Jon Belloso, Leo Zorrilla, Martina Goikoetxea, Oinar Martinez, Inés Zubiria, Izar Igal eta June Belloso ikasleak, beraien gelakideen ordezkari gisa, Arrasaten ospatu den First Lego League Euskadiko finalean izan dira eta beren lanak aurkeztu dituzte, guztien atzean dagoen ahalegina eta talentua erakutsiz.
Zorionak ekipo!
]]>